OARSOALDEKO ESKOLA KIROLA
2020-2021 IKASTURTEA
EGUNGO EGOERA:
ESKOLA KIROLAREN MOMENTUKO FUNTZIONAMENDUA: (sartu)
Kontaktu gabeko Eskola Kirola soilik ikastetxeko ikasleen artean. Ikastetxe arteko topaketa eta lehiaketarik gabe.
Musukoarekin egin behar da Eskola Kirola.
Ikastetxeko jarduera den heinean, ikastetxeko kontingentzia planak Heziketa Fisikorako ezarritako baldintzetan egin beharko dira saioak.
6ko taldeetan burutu beharko da jarduera.
Astean zeharreko saioak norberak bere ikastetxean.
Larunbat goizeetan "ESKOLA KIROLA IKASTETXEETAN JARDUNALDIAK"
Segurtasun eta prebentzio neurri guztiak bermatuko dira.
Astean zehar egindako jarduerez gain, ekintza bereziak egiteko aukera iango da.
Hezkuntza saileko neurriak eta ikastetxe bakoitzeko protokoloak errespetatuko dira.
Gaur egun Oarsoaldeko 10 ikastetxe daudenez aktibatuta, larunbatero ikastetxe edo kategoria ezberdinek parte hartuko dute jardunaldietan.
Larunbat goizeetan, zure ikastetxean jardunaldirik ez badago, ORIENTAZIO IBILBIDEAK proposatuko dira bakarrik edo besteren batekin kirolaz gozatu ahal izateko.
Bere udalerritik at edo baita mugakide den udalerritik at ikasten duen ikasleak bere ikastetxeko eskola-kirola egin ahal izango du, betiere, eskolako ordu lektiboarekin ordu etenik ez badago eta ikastetxean bertan garatzen bada.
HURRENGO JARDUNALDIA: Apirilak 17
JARDUNALDIAK IKASTETXEKA:
ERRENTERIA:
LEZO: PASAIA: OIARTZUN:
orain ere!
COVID-19 garai ezberdina dugun honetan kirolaren bidetik hezten jarraitzeko aukera asko daude edozein momentutan; ezagutu itzazu jarraian dazkazun esparru guztiak!