NORTZUK GARA quienes somos

ANTOLAKETA

Oarsoaldeko 11 ikastetxeak parte hartzen dute: Bizarain, Egiluze, Elizalde, Gamon, Haurtzaro Ikastola, Karmengo Ama, Koldo Mitxelena, Lezo Herri Eskola, Orereta Ikastola, Pasai Lezo Lizeoa eta Telleri.

Eskola Kirola aurrera eramateko baldintzak ikastetxe guztientzat berdinak dira. Aitzitik, ikastetxe bakoitzak, bere Ikastetxeko Kirol Proiektuan jasoak dauden irizpideen arabera bideratzen du bere barne antolaketa.

Denak jarraitu beharreko baldintza nagusiak honakoak dira:

  • Astean zeharreko 2 saio + asteburuko saioa (2+1) ziurtatzea.

  • Ludikotasuna ardatz duen metodologia jarraituz, kirol hastapena bermatzea.

*Ikastetxe gehienetan astero ordubeteko bilera egin ohi da: saioak plangintzatzeko, egon daitezken gertaerei irtenbidea emateko, formakuntzak egiteko, etab. Bilera honetan, ikastetxeko koordinatzailea, hezitzaileak eta herri bakoitzeko eskola kiroleko teknikari bat elkartzen dira.


Astean zeharreko saioak:

Oarsoaldean dauzkagun baliabideak eta kirol/jarduera ohiturak kontuan hartuz, eskualdeko kirol zaletasunak bultzatzea eta aukera berriak ematea da helburua; oarsoaldeko haurrak aktibatzea alegia.

Horretarako, 3.mailatik hasita 6.maila bitarte kirol desberdinak lantzen dira. Indar gehiena duten kirolak gehiago lantzen dira: eskubaloia, futbola eta saskibaloia. Dena den, aniztasuna bilatu nahian, urtetik urtera kirol berri gehiago sartzen goaz gure plangintzetan eta kirol egutegietan: atletismoa, arrauna, bizikleta, eskalada, irristaketa, igeriketa, herri kirolak, kirol egokitua, kolpbola, mahai tenisa, orienteering, piraguismoa, pelota, etab.

Plangintza batean oinarrituz eta progresio bat jarraituz, astean zeharreko saioetan aipatutako kirol eta jarduera bakoitzaren oinarrizko elementuak lantzen dira era ludikoan.

Asteburutako saioak:

Asteburuetako saioak beste entrenamendu saio bat gehiago dira, soilik testuingurua aldatzen da:

  • Oarsoaldeko kirol instalakuntza publikoetan egiten dira.

  • Ikastetxeen arteko eskubaloiko, futboleko eta saskibaloiko partidak jolasten dituzte.

  • Beste kiroletan, saio bereziak bezala izendatzen direnak, kirola hobeto ezagutzeko ordubete inguruko saioak egiten dituzte. Normalean ez da lehia egoten eta ikastetxeak nahastu egiten dira harremantzeak ahalbidetzeko.

ORGANIZACIÓN

Participan 11 centros escolares de Oarsoaldea: Bizarain, Egiluze, Elizalde, Gamon, Haurtzaro Ikastola, Karmengo Ama, Koldo Mitxelena, Lezo Herri Eskola, Orereta Ikastola, Pasai Lezo Lizeoa y Telleri.

Las condiciones de los centros que realizan Deporte Escolar son los mismos: Sin embargo, cada centro, la organización interior se guía según el criterio el Proyecto Escolar del Centro.

Los principales criterios que todos tienen que seguir son los siguientes:

  • Garantizar 2 sesiones semanales entre semana + 1 sesión de fin de semana (2+1).

  • Garantizar el deporte de iniciación, mediante una metodología con una base lúdica.

*En la mayoría de centros se reúnen, una hora semanalmente, el coordinador o coordinadora de deporte escolar, educadores y un o una técnico deportivo de deporte escolar de cada municipio para; planificar las sesiones, , buscar soluciones conjuntas a diferentes acontecimientos, formar, etc.


Sesiones entre semana:

El objetivo es fomentar la afición de la práctica deportiva y ofrecer nuevas vías, teniendo en cuenta los recursos de Oarsoaldea y sus costumbres de actividad física o deportivas; activar a los niños y niñas de la comarca, dicho de otro modo.

Para ello, realizan diferentes disciplinas deportivas de 3º a 6º curso. Se trabajan más los deportes que más fuerza tienen en la comarca: balonmano, fútbol y baloncesto. Aún así, queriendo mejorar la diversidad en nuestra oferta, cada año vamos introduciendo más disciplinas en nuestra planificación y calendario: atletismo, remo, bicicleta, escalada, patinaje, natación, herri-kirolak, deporte adaptado, colpbol, tenis de mesa, orienteering, piragüismo, pelota, etc.

Se trabajan los elementos de base de cada disciplina en una manera lúdica, de modo planificado y progresivo.


Actividades de fin de semana:

Las actividades de los sábados son una sesión más, solo cambia el contexto físico:

  • Se realizan en las instalaciones deportivas públicas de Oarsoaldea.

  • Juegan partidos de balonmano, baloncesto y futbol entre diferentes centros escolares.

  • Respecto a los demás deportes, se realizan las llamadas "actividades especiales". Son sesiones de una hora que tienen como objetivo dar a conocer mejor otras disciplinas deportivas. Normalmente no se impulsa la competición y se mezclan participantes de diferentes centros para fomentar las relaciones.