ALARMA EGOERA

ESKOLA KIROLAREN ARAUDIA:

Sakatu "ARAUAK IRAKURRI" arauak irakurri ahal izateko.

Ondoan, "Koronabirusa (Hezkuntza saila)" esteka lagungarri.

ESKOLA KIROLAREN FUNTZIONAMENDUA ALARMA EGOERAN:

  • Kontaktu gabeko Eskola Kirola soilik ikastetxeko ikasleen artean. Ikastetxe arteko topaketa eta lehiaketarik gabe.

  • Musukoarekin egin behar da Eskola Kirola.

  • Ikastetxeko jarduera den heinean, ikastetxeko kontingentzia planak Heziketa Fisikorako ezarritako baldintzetan egin beharko dira saioak.

  • 6ko taldeetan burutu beharko da jarduera.

  • Astean zeharreko saioak norberak bere ikastetxean.

  • Larunbat goizeetan "ESKOLA KIROLA IKASTETXEETAN JARDUNALDIAK"

  • Segurtasun eta prebentzio neurri guztiak bermatuko dira.

  • Astean zehar egindako jarduerez gain, ekintza bereziak egiteko aukera iango da.

  • Hezkuntza saileko neurriak eta ikastetxe bakoitzeko protokoloak errespetatuko dira.

  • Gaur egun Oarsoaldeko 10 ikastetxe daudenez aktibatuta, larunbatero ikastetxe edo kategoria ezberdinek parte hartuko dute jardunaldietan.

  • Larunbat goizeetan, zure ikastetxean jardunaldirik ez badago, ORIENTAZIO IBILBIDEAK proposatuko dira bakarrik edo besteren batekin kirolaz gozatu ahal izateko.

  • Bere udalerritik at edo baita mugakide den udalerritik at ikasten duen ikasleak bere ikastetxeko eskola-kirola egin ahal izango du, betiere, eskolako ordu lektiboarekin ordu etenik ez badago eta ikastetxean bertan garatzen bada.